Segura-Zerain mendi lasterketako ibilbidea ezagutzeko aukera
SEGURA // Maiatzaren 5ean Segura eta Zeraingo mendietan egingo den III. Sanson mendi lasterketako ibilbideak ezagutzeko hitzordua jarri dute igandean, 08:00etan, Segurako plazan. Ibilbide luzea (25 km.) eta motza (15,3 km.) egingo dituzte erritmo ezb...
SEGURA // Maiatzaren 5ean Segura eta Zeraingo mendietan egingo den III. Sanson mendi lasterketako ibilbideak ezagutzeko hitzordua jarri dute igandean, 08:00etan, Segurako plazan. Ibilbide luzea (25 km.) eta motza (15,3 km.) egingo dituzte erritmo ezberdinetan, ibilbidea ezagutu nahi dutenekin. Bukatutakoan, mokadutxoa izango da parte hartzaile guztientzat.