Kostako Itzulia dute segurarrek larunbatean
SEGURA // Larunbatean, 08:00-etan, hitzordua dute Segurako txirrindulariek plazan, Kosta ala Kosta, kostaldeko txirrindu itzulia egiteko. Getarirako joan-etorria egingo dute, joaterakoan Loiolan eta itzulerakoan Asteasun atsedena hartuta. Eguerdirako...
SEGURA // Larunbatean, 08:00-etan, hitzordua dute Segurako txirrindulariek plazan, Kosta ala Kosta, kostaldeko txirrindu itzulia egiteko. Getarirako joan-etorria egingo dute, joaterakoan Loiolan eta itzulerakoan Asteasun atsedena hartuta. Eguerdirako Segurara itzuliko dira. Indarrak hartzeko, elkarrekin bazkaria egingo dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 18 urtetik beherakoek arduradun batekin joan beharko dira irteerara.