Segurako erdigunean baimena izango duten ibilgailuen zerrenda
Segurako Udala, «nahi baino geldoago, baina pausoz pauso aurrera» doa eredigunean trafikoari mugatzeko neurriak hartzeko bidea egiten. Urritik aurrera, matrikulak irakurtzeko bi kameren bidez kontrolatuko da Lardizabal, Zurbano eta Kale Nagusiko (bol...
Segurako Udala, «nahi baino geldoago, baina pausoz pauso aurrera» doa eredigunean trafikoari mugatzeko neurriak hartzeko bidea egiten. Urritik aurrera, matrikulak irakurtzeko bi kameren bidez kontrolatuko da Lardizabal, Zurbano eta Kale Nagusiko (bolalekutik gora) kaleetako trafikoa. Ondorioz, «bileretan adierazita bezala, bertako bizilagunen autoen matrikulak, bertan lan egiten dutenen autoen matrikulak, eta bertan bizi ez, baina garajea bertan dutenen autoen matrikulak» izango dira baimenduak herri kaxkoan ibiltzeko. Era horretan, neurri berriarekin, «ordutegi jakin batean, baimenduak ez diren herritarrek ezingo dute ibilgailuz kale horietan sartu».
Dena den, «nahiz eta aurretik aipatutako baldintzak bete ez, egoera bereziren baten ondorioz norbaiti baimena behar duela iruditzen bazaio, udaletxera etorri eta egoera azaltzeko» eskaria egin die udalak segurarrei. Beste edozein zalantza ere bertan argituko dizkiete.