Neurri berriei neurria hartzen
Segurako herri kaskoan 10 kilometro orduko abiaduran ibiltzea gomendatzen da. Momentu oro eskatu daiteke baimena udaletxean. Oinezkoek dute lehentasunaSegurako Udalak zirkulazio neurri berriak jarri ditu martxan «herritarren mugikortasuna seguruagoa e...
Segurako herri kaskoan 10 kilometro orduko abiaduran ibiltzea gomendatzen da. Momentu oro eskatu daiteke baimena udaletxean. Oinezkoek dute lehentasuna
Segurako Udalak zirkulazio neurri berriak jarri ditu martxan «herritarren mugikortasuna seguruagoa eta herri atseginagoa izateko eta kutsadura akustikoa gutxiagotzeko». Honela, hainbat ordutan erdiguneko zirkulazioa mugatuta, herri kasko guztian oinezkoek lehentasuna izango dute: «Herria trafikoaren arabera antolatu beharrean, herritarren, oinezkoen arabera» antolatu nahi izan dute.Neurri berrien artean, herri kasko guztian gomendatutako abiadura 10 kilometro ordukoa izatea da. Bestalde, astelehenetik larunbatera, 13:30etik 06:00ak arte itxita egongo dira Kale Nagusia, Erdiko kalea (Zurbano) eta Baztar kalea (Lardizabal). Baimenduak bakarrik pasatu ahal izango dira bertatik. Igande eta jaiegunetan egun osoan egongo dira kale horiek itxita. Oxiña portala, Lardizabal 17 eta Arrue jauregi arteko pasabidea eta Akelarretik Xesteri etxerako bidea itxi egingo dira ordu horietan.
Dena den, «baimendua izan gabe, larrialdiren bategatik edo arrazoi berezi justifikatu bategatik plazatik edo bi kaleetatik pasatuz gero edo pasatu behar izanez gero, udaletxera deitu behar da aurrez edo hurrengo egunean».Udalak gogoratu duenez, baimenduen zerrenda beharraren arabera, etengabe moldatuko da: edozein momentutan eskatu ahal izango da baimena udaletxera bertara joanda.
Aparkalekuei dagokienean, Bolalekuan edo Gernika plazan, anbulatorioa irekita dagoen bitartean (goizez) ezingo da aparkatu. «Bertan jarriko diren hiru aparkalekuak sendagilearentzat, erizainarentzat eta anbulategira doanarentzat dira». Unzurrunzaga kalean Don Migelen parean, Kale Nagusian eta Erdiko kalean ezingo da aparkatu.