Zaldibiako herri lasterketan izena emateko epea ireki dute
Irailaren 16an jokatuko da.
www.herrikrosa.eus webgunean. Zaldibiako Udalak antolatzen du, eta 7 kilometro ditu ibilbideak. 11:30ean hasiko da lasterketa.
Iaz Txomin Marañon durangarrak eta Lurdes Colomo zizurkildarrak irabazi zuten.
Zaldibiarrek taldeka izena emateko aukera dute. Taldeek gutxienez hiru lagunekoak izan behar dute, eta mistoak. Herriko lehenengo taldeak 60 euroko balea jasoko du, herriko taberna batean otordua egiteko.
Sariak (emakumeak eta gizonezkoak):
Irailaren 16an Zaldibiako VII. Herri Lasterketa jokatuko dute, eta dagoeneko izena eman daiteke
- saria: 120 euro eta garaikurra.
- saria: 80 euro eta garaikurra.
- saria: 50 euro eta garaikurra.
- 35 urtetik gorako lehenengo emakumea: garaikurra.
- 40 urtetik gorako lehenengo gizonezkoa: garaikurra.
- Lehenengo herritarra: garaikurra.