Almitzak emaitza oparoa ekarri du Europatik
Almitza Sega Elkartekoak Suitzan izan dira abuztuan, Europako Segalari Txapelketan parte hartzen. Euskal Herriaren selekzio gisa aritu dira lehian, Ingenbolh eta Brunnen herrietan.Denera bederatzi naziok eraman dute taldea, 18na kidekoa: Euskal Herria,...
Euskal segalari taldeak, Almitza elkarteak gorpuztuta, lan aipagarria borobildu du. Taldekako sailkapenean hirugarren geratu da Euskal Herria.
Bakarkakoan, gizonezkoetan Jexuxmari Goenagaren lana gorena izan da. Bigarren sailkatu da errezildarra. Irabazleagandik 13 segundora geratu zen. Nazioarteko eran aritu dira, ohi bezala.
Bi goierritar lehiakide
Euskal Herriko selekzioaren barruan, Goierriko bi ordezkari joan dira: Migel Mari Jauregi Altzo eta Maide Garmendia zaldibiarrak, aita-alabak. Altzok 100 metro koadroko saila 3:25,99 minutuko denboran ebaki zuen, eta 19. postuan sailkatu da azkenean. Garmendiak, berriz, 27. egin du emakumezkoetan, 35 metroko saila 2:40,43 segun-doan ebaki zuen.
Herri kirolak eta euskal kultura zabaltzeko ere baliatu dute Almitzakoek bidaia. Kultura jaian ere parte hartu dute. 50 laguneko taldea abiatu zen Zaldibiatik.