Zaldibiako Zubi-Buruko mus txapelketa martxoaren 3an da
Ordiziako Argi Berriko mus txapelketaren ondoren, Zaldibiako mus txapelketak hartuko du lekukoa. Martxoaren 3an jokatuko da 43. edizioa Zubi-buru elkartean, arratsaldeko 16:30ean.Mus txapelketa herrikoia antolatu dute beste behin zaldibiarrek, bertakoe...
Mus txapelketa herrikoia antolatu dute beste behin zaldibiarrek, bertakoen parte hartzea sustatzeko.
Lau erregetara jokatuko da, sei hamarrekoko hiru ustelera. Epaileen erabakiak mugaezinak izango direla ere jakinarazu dute antolatzaileek. Aurtengo txapelketan bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, izena eman nahi izanez gero.
Sari sorta oparoa
43. edizioa bereganatzen duen bikoteak, txapelaz gain lau lagunentzat asteburu bateko egonaldia irabaziko du. Sailkapenaren goialdean amaitzen duten lehen zortzi bikoteek izango dute saria gainera. Parte hartzaile guztien artean arkume bat ere zozkatuko dute.
Finaleko galtzaileek, hau da txapelketako bigarrenek, lau lagunentzako mariskada irabaziko dute. Hirugarrenek, berriz, Lazkao-etxe jatetxean lau lagunentzako bazkaria. Laugarrenek Larrarte sagardotegian izango dute lau lagunentzako otordua ordainduta, eta bosgarrenek Gartziategi sagardotegian. Seigarren amaitzen dutenek bi txuleta jasoko dituzte, baita Arrese jatetxean bi lagunentzat afaria ere; zazpigarrenek txuletez gain Joxepane ostatuan izango dute ortordua birentzat, eta Illati tabernan bi lagunentzat afaria zortzigarrenek.
Bikote gazteenari ere emango diete saria. Horiek, Beti Gazte tabernan izango dute afaria.