Udaletxe berriaren informazioa Zaldibian erakusgai dago
ZALDIBIA // Aurreko ostiralean proiektua garatu duten arkitektoek aurkeztu zuten Zaldibiako udal eraikin berria, lau saiotan. Herritarrek zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Joan ez zirenentzat, udaletxeko harreran jarri dituzte informaziooholak, et...
ZALDIBIA // Aurreko ostiralean proiektua garatu duten arkitektoek aurkeztu zuten Zaldibiako udal eraikin berria, lau saiotan. Herritarrek zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Joan ez zirenentzat, udaletxeko harreran jarri dituzte informaziooholak, eta han galde dezakete. Bestetik, udalak zehaztu du mailegua hartzeko lehen harremana baizik ez duela egin Kutxarekin, eta gaia aztertzen ari dela banketxea. Beste erakunde batzuekin ere harremanean dela dio.