Txatxilipurdik bi tailer egingo ditu bihar Zaldibian
ZALDIBIA // Txatxilipurdi aisialdi elkarteak 2-6 urte arteko haurrentzat denborapasako bi saio egingo ditu, bihar, Zaldibian, Guraso Elkarteak antolatuta. Esperimentazio tailerra eta zirkoa landuko dituzte. Plazan ariko dira (euria bada, frontoian).