Altsasuko gazteen alde kontzertua jarri dute Zaldibian, etziko
ZALDIBIA // Altsasuko gazte batzuek bi guardia zibilekin tabernan izandako liskarragatik jaso duten zigor eskaera eta akusazio gogorra salatzeko, Zaldibiako Gazte Asanbladak elkartasun ekitaldiak antolatu ditu. Larunbatean, Iruñera joango dira zaldibi...
ZALDIBIA // Altsasuko gazte batzuek bi guardia zibilekin tabernan izandako liskarragatik jaso duten zigor eskaera eta akusazio gogorra salatzeko, Zaldibiako Gazte Asanbladak elkartasun ekitaldiak antolatu ditu. Larunbatean, Iruñera joango dira zaldibiarrak, gazteen aldeko manifestaziora. 15:30ean irtengo da autobusa; izena Joxepanen eman behar da. 17:30ean hasiko da manifestazioa. Gauean, Zaldibian, kontzertuak izango dira antzokian, 22:30ean. Sarrera 5 euro da. Inguma, The Guilty Brigade eta Bultz taldeek joko dute.