Fortunaren 78. Bira Zaldibian bukatuko da, Aralarren ibilita
Donostiako Fortuna kirol elkarteak bihar egingo du 78. Mendi Ibilaldia. Zadibian bukatuko da, Aralarren barrena. Txangoa Aralarren egingo duen 10. aldia du Fortunak; lehena 1947an ibili ziren han, eta azkenekoz 2011n.Ibilbide luzea Lizartzan hasiko da ...
Ibilbide luzea Lizartzan hasiko da (07:00). Otsabio igo, Zarate lepora jaitsi, eta Larrondo eta Zabalegitik Aralarren sartuko dira. Igaratza eta Enirio zeharkatuko dituzte. Motza (28 km), Amezketan hasiko da (08:30). San Martindik Larrondora igo, eta han luzearekin batuko da.
Pisten eraikuntzari kritika
Mankomunitateak Aralarren eraiki nahi dituen pisten eremuetatik pasatuko dira mendizaleak. Fortuna elkarteak eraginaz jabearazi nahi du, ibilbide horrekin.