Haurrentzat aire libreko film ikuskaria jarriko dute Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako haurrek Printze txikia filma ikusi ahalko dute, ostiral gauean, herriko plazan. Aire libreko emanaldia antolatu du Guraso Elkarteak. Emanaldia 22:00etan hasiko da; aurrez, 20:30ean, ogitartekoekin afalduko dute. Euria egiten badu...
ZALDIBIA // Zaldibiako haurrek Printze txikia filma ikusi ahalko dute, ostiral gauean, herriko plazan. Aire libreko emanaldia antolatu du Guraso Elkarteak. Emanaldia 22:00etan hasiko da; aurrez, 20:30ean, ogitartekoekin afalduko dute. Euria egiten badu antzokian izango da filma. Aurreko larunbatean, Lardizabal eskolako komunitate osoak festa egin zuen, plazan. Jolasak eta otamena izan zituzten.