Larraizko bazkariko txartelak salgai ipini dituzte Zaldibian
ZALDIBIA // Ekainaren 29an, San Pedro egunean, urteroko festa egingo dute Zaldibiako jubilatuek, Larraitzen. Meza (13:00), ibilaldia pasealekuan eta bazkaria Larraitz-Gainen (14:00) izango dira. Txartelak Beti-Gazten daude salgai.