Almitzaren Euskal Sega Liga igandean bukatuko da, Altzon
ZALDIBIA // Almitza segalari elkarteak antolatutako IX. Euskal Herriko Sega Liga igandean bukatuko da. Hirugarren eta azken jardunaldia Altzon (Gipuzkoa) jokatuko dute, 11:30ean hasita, Santilazpiko belardian, plazan. Gizonezkoetan Julen Gabirondo da l...
ZALDIBIA // Almitza segalari elkarteak antolatutako IX. Euskal Herriko Sega Liga igandean bukatuko da. Hirugarren eta azken jardunaldia Altzon (Gipuzkoa) jokatuko dute, 11:30ean hasita, Santilazpiko belardian, plazan. Gizonezkoetan Julen Gabirondo da lider (116 puntu), Jexux Mari Goenagarekin berdinduta. Emakumeetan Alaitz Imaz (120) eta gazteetan, Amaiur Arrospide eta Maide Garmendia.