Festak aletuz, kale girora zaletu
Zaldibian igaro dituzte Santa Fe jaietako lau egun. Mondeju janez hasi, eta haurren egunarekin atzo bukatu da lehenengo ekinaldia. Larunbaterako, kuadrillen txanda.Zaldibian uda santafetan bukatzen dela esan ohi dute bertakoek. Hala bukatu ere. Udazken...
Zaldibian igaro dituzte Santa Fe jaietako lau egun. Mondeju janez hasi, eta haurren egunarekin atzo bukatu da lehenengo ekinaldia. Larunbaterako, kuadrillen txanda.
Zaldibian uda santafetan bukatzen dela esan ohi dute bertakoek. Hala bukatu ere. Udazkenerako trantsizioa, bai meteorologikoki, bai giro aldetik, asteburuan izan dute. Kalejiran ekin zioten, ostiral arratsean, egitarauari. Lau erraldoi hartuta, dantzarien saiora gidatu zituzten herritarrak, kalean behera. Mondeju zuriak ordurako egosten ari ziren, lapikoetan pil-pil. Imuntzo eta Belokik jo zuten gauean. Asteburu bete-betea atzoko haurren egunarekin agortu da. Jaien lehen txanpa, behintzat.Intxaurrak emelau erakustaldia izan da berritasunetako bat. Larunbat arratsaldean, belaunaldi ezberdinetako zortzi bikotek garai bateko lanak egin zituzten, emakumeen ardurapean, isilean eta ezkututan egonak sarri: artoa aletu, intxaurrak bildu, arropa zabaldu, marmita eraman, sagarrak amantalean bildu eta saskiratu…
Tio Teronen Semeak dantza taldeak jendetza erakarri zuen, Restira. Ohikoa duten koreografia ganberroa egin zuten, umorez, kantuz, eta, batez ere, dantzarien kalitate harrigarriz.
Beste horrenbeste lagun bildu ziren antzokian, haurren play-backa ikusten. Pilota partidak, puzgarriak… Goierriko Xake Jaialdia Harri Rodriguezek irabazi du. Wael Elboudi eta Anartz Trapero geratu dira ondoren. Zaldibiarrak dira hirurak.
Kuadrillen eguna falta da
Asko bai, baina dena ez. Zaldibiako jaiak ez dira bukatu oraindik. Larunbatean kuadrillen eguna izango da. Gaztetxoen sega lehiaketa (12:00, Ibargurenen), kalejira Jundajorekin (13:00), bazkaria plazan (14:30), jolasak, eta Tximeleta taldearen dantzaldia antolatu dituzte.