Ikasle Abertzaleek 'herri eskola' emango dute bihar Zaldibian
ZALDIBIA // Hispanitatearen egunean, bihar, Ikasle Abertzaleak taldeak «intsumisioa» aldarrikatuko die «jai egun arrotzei». Herri eskolak antolatu ditu, Zaldibian. Herri Antzokian izango dira hitzaldiak eta jarduerak, bihar 10:00etan hasita.