Gaztetxoen Euskal Herriko Sega Lehiaketa egin dute gaur Zaldibian
Gaur eguerdian Gaztetxoen Euskal Herriko Sega Lehiaketa egin dute Zaldibian. Hamalau gaztek parte hartu dute. Tartean, lau zaldibiar: Maider Garmendia Jauregi, Graxi Elosegi Madariaga, Ortzi Garmendia Jauregi eta Josu Mendizabal Zubeldia. Banaka, binaka eta hirunaka lehiatu dira. Amaieran, guztientzat sariak egon dira.
Lehiaketa hau lehen aldiz antolatu da. Helburua gaztetxoen artean zaletasuna suspertzea da. Hori dela eta, ez da sailkapenik egin. Almitza elkarteak antolatu du, Zaldibiako Udalaren eta Mahalaren laguntzarekin.