Zeraingo meagintza guneak ikusteko txango gidatua, etzi
ZERAIN // Zeraingo Aizpea eremuko meatzaritza aztarnak eta azpiegiturak bisitatzeko ibilaldia antolatu du hango turismo bulegoak. Igandean 10:00etan hasiko da txango gidatua, Aizpita interpretazio zentroan. Oinez, Burdinaren Mendia deituriko eremua iku...
ZERAIN // Zeraingo Aizpea eremuko meatzaritza aztarnak eta azpiegiturak bisitatzeko ibilaldia antolatu du hango turismo bulegoak. Igandean 10:00etan hasiko da txango gidatua, Aizpita interpretazio zentroan. Oinez, Burdinaren Mendia deituriko eremua ikusiko dute ondoren. Erreserbatu behar da aurrez, telefonoz (943 80 15 05) edo postaz (turismobulegoa@zerain.eus).