San Blas eguna eta Santa Ageda bezpera, asteburuan Zerainen
ZERAIN // Larunbatean San Blas eguna ospatuko dute Zerainen, Zerainlabek antolatuta. 11:00etan, meza eta janari bedeinkapena egingo dute ermitan; ondoren hamaiketakoa elkartean. Igandean, berriz, Santa Ageda eskean ariko dira Zerainlabek, Uharka ab...
ZERAIN // Larunbatean San Blas eguna ospatuko dute Zerainen, Zerainlabek antolatuta. 11:00etan, meza eta janari bedeinkapena egingo dute ermitan; ondoren hamaiketakoa elkartean. Igandean, berriz, Santa Ageda eskean ariko dira Zerainlabek, Uharka abesbatzak eta pintxo poteko jubilatuek antolatuta; 09:00etan hasita. Otatzan bazkaria egingo dute eta txartelak hartu behar dira Mandio dendan; bihar da azkeneko eguna. Helduek sagardotegiko menua izango dute 30 euroan; haurren menuak 10 euro balio du.