Oihartek Izotzezko Sagardoa ekoitzi du aurreneko aldiz
ZERAIN // Oiharte sagardotegiak produktu berri bat merkaturatu du aurten. Izotzezko Sagardoa izena jarri diote, eta «urre koloreko sagardo distiratsua» dela diote, ahoan gozoa eta sagar zapore handikoa. Errezil sagarrarekin egiten dute; muztioa atera...
ZERAIN // Oiharte sagardotegiak produktu berri bat merkaturatu du aurten. Izotzezko Sagardoa izena jarri diote, eta «urre koloreko sagardo distiratsua» dela diote, ahoan gozoa eta sagar zapore handikoa. Errezil sagarrarekin egiten dute; muztioa atera eta fermentatu egiten dute eta 9-10 gradu dituenean filtratu eta pasteurizatu egiten da. Momentuz «oso lote txikia» ekoitzi dute, eta sagardotegian bertan probatu daiteke, otorduaren ondoren kopatxoa eskatuta.