Zeraingo Udalak Mandio taberna ustiatzeko deialdi publikoa egin du. Horrekin batera, baldintza plegua ere onartu dute, eta interesa dutenek, apirilaren 2rako egin behar dituzte eskaerak. Deialdi horren ondoren, bost urterako kontratua sinatuko dute.Ma...
Zeraingo Udalak Mandio taberna ustiatzeko deialdi publikoa egin du. Horrekin batera, baldintza plegua ere onartu dute, eta interesa dutenek, apirilaren 2rako egin behar dituzte eskaerak. Deialdi horren ondoren, bost urterako kontratua sinatuko dute.
Mandio tabernak, ostatua izateaz gain, «zerbitzu publiko izaera» ere baduela gogorarazi du udalak. Hala, herritarrei zerbitzua eman eta udalak sustatutako jardueretarako azpiegitura ere izango da. Herri eskolako jangelaren arreta eskaintzea ere, kontratuan jasotako baldintzetako bat da.
Kontratuak bost urteko iraupena izango du, baina aurreneko urtea, froga aldia izango da. Epe horretan emandako zerbitzua egokia ez bada, udalak kontratua eten ahal izango du. Gutxienez, hileko 150 euroko kanona ordaindu beharko da, baina eskaintza hobetu dezakete aurkezten direnek. Tabernaren kontsumo gastuak (elektrizitatea, gasa, ura) eta zergak ere, kontratudunaren gain geldituko dira.
Apirilaren 2rako
Taberna hartzeko interesa dutenek, apirilaren 2rako izena eman behar dute, udaletxean. Bertan eskatu ahal izango dute baldintza plegua, zein dokumentazio aurkeztu behar den jakiteko.