Zeraingo jaietako egitarauko eta urtekariko azal lehiaketa abian da
Eguraldiak besterik adierazten badu ere, abuztua gero eta gertuagoa dago, eta baita Zeraingo Andre Mari jaiak ere. Honela, Zeraingo Udaleko Herri Bizitza batzordeak hirugarren lehiaketa antolatu du, 2018ko herriko jaietako egitarauaren azala eta urteka...
Zeraindarrei zuzendutako lehiaketa da; alegia, zeraindarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute, bi taldetan banatuta: A taldeko irabazle, 2006tik gaur arte jaiotakoena, herriko jaien egitarauaren azalerako izango da; B taldekoa irabazlea, berriz, 2005ean edo aurretik jaiotakoena, urtekariko azalerako. Gaia librea da eta edozein kolore edo eratako lanak onartuko dituzte A4 formatuan. Ekainaren 18rako aurkeztu beharko dira lanak udaletxean.
Saritan 100 euro banatuko dituzte, maila bakoitzean sari bana banatuko dute. Dena den, parte hartzaile guztiek aipamen saria jasoko dute. Irabazleak aukeratzeko prozedurari dagokionean, ekainaren 23an, San Joan bezperako festako iluntzean izango da eta herritarren bozka bidez egingo da aukeraketa. Irabazleen izenak eta sariak egunean bertan emango dituzte.
Festetako bilera, bihar
Andre Mari jaiekin lotuta, bihar, 19:00etan hasita, festak antolatzeko bigarren bilera egingo du Oa kultur elkarteak, kultur etxean.