'Eskubideak defendatzen bizitzea' erakusketa Zerainen
ZERAIN // Zeraingo kultur etxean Eskubideak defendatzen bizitzea. Hogei kontakizun grafiko giza eskubideen defentsan erakusketa dago ikusgai, hilaren 23ra arte. Erakusketak ezagupen bat egin nahi die pertsona, erakunde eta komunitate defendatzaileei; ...
ZERAIN // Zeraingo kultur etxean Eskubideak defendatzen bizitzea. Hogei kontakizun grafiko giza eskubideen defentsan erakusketa dago ikusgai, hilaren 23ra arte. Erakusketak ezagupen bat egin nahi die pertsona, erakunde eta komunitate defendatzaileei; izan ere, indarkeriari eta aurkako testuinguruei aurre eginez, egunero sustatzen ari dira eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak eta ingurumen arlokoak.