Leizarrateko iragana ikusten 30 lagun
Anduetza parketxeak antolatuta, herenegun bisita gidatua izan zen San Adrian kobako aztarnategi arkeologikora. 30 laguneko taldetxoak ikusi zituen arkeologoak aurtengo udako kanpainan egiten ari diren indusketak. «Kanpaina honetan zehar sekretu batzuk...
Anduetza parketxeak antolatuta, herenegun bisita gidatua izan zen San Adrian kobako aztarnategi arkeologikora. 30 laguneko taldetxoak ikusi zituen arkeologoak aurtengo udako kanpainan egiten ari diren indusketak. «Kanpaina honetan zehar sekretu batzuk topatzen ari gara», adierazi dute arkeologoek. Datorren larunbatean ere beste bisita gidatu bat egin ahalko da Leizarrate zaharrera.