Argazki lehiaketa abian da Ormaiztegin historia eta argazkigintza batuz
Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi museoak elkarlanean argazki lehiaketa berezia jarri dute abian. Irailaren 24ra arte XX. mendeko Ormaiztegiko argazkien erakusketa ikusgai dago museoan eta garai bateko nahiz egungo herria gogoratu, balioetsi eta ez...
Ormaiztegi bertako parte hartzaileek zein bisitariek erakusketan dauden argazkien kokapena identifikatu beharko dute erakusketan XX. mende erdiko herriko irudi bitxiak ikusgai daude eta leku berberetara joanda argazki berriak egin.
Parte hartu nahi dutenek erakusketa irekita egon bitartean utzi ditzakete lanak. Ondoren, erakusketa berrituko dute eta garai batekoak nahiz egun egindakoak bilduko dituen erakusketa urriaren 6an inauguratuko dute Zumalakarregi museoan.
Argazkiak udal liburutegira bidali beharko dira ohiko postaz edo posta elektronikoz (kultura.ormaiztegi@gmail.com). Parte hartzaile guztiek oroigarri bat jasoko dute eta lan onenaren egileak 200 euroko diru saria ere bai.
Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago kokatuta, aurten Paisaia bizia lelopean.