Gaur irekiko ditu ateak zinemak oporren ondoren
ORDIZIA // Irailarekin batera, bueltan dira Ordizian zine emanaldiak. Gaur izango da lehenengo emanaldia, 22:15ean eta El hombre del corazon de hierro filma izango da ikusgai. Umeen saioa, berriz, hurrengo astean hasiko da. Urritik aurrera prezioek ald...
ORDIZIA // Irailarekin batera, bueltan dira Ordizian zine emanaldiak. Gaur izango da lehenengo emanaldia, 22:15ean eta El hombre del corazon de hierro filma izango da ikusgai. Umeen saioa, berriz, hurrengo astean hasiko da. Urritik aurrera prezioek aldaketak izango dituzte: hiru hilabeteko abonuak 25 euro balioko du, 3,50 euro balioko du haurren sarrerak eta 5 euro sarrera arruntak. 3D emanaldia bada, euro bat garestituko da.