Hip-Hip Urri! egitasmoak ekintza ugari antolatu ditu astebururako
Hip-Hip Urri! egitasmoaren barruan ekintza egitarau oparoa izango da Goierrin, gaur hasi eta astebukaera osoan, ipuin kontaketak, irteerak, erakusketak eta bestelako ekintza ugari ekarriko baititu, familien aisialdirako.Zerainen, Irrien Lagunak-eko kid...
Zerainen, Irrien Lagunak-eko kideek lagunduta, Aizkorpe Bailarako haurrek egindako lanak biltzen dituen erakusketaren inaugurazioa egingo dute gaur, 18:00etan.
Ormaiztegin, familian eta giro onean jolasteko aukera egongo da Parketarrak jolasekin. Hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Hitzordua 17:00etatik 19:00etara izango da, Ormaiztegiko parkean.
Gaur arratsalderako ere, baina Ordizian, Mertxe Aizpuruaren eskutik Udazkeneko ipuinak kontakizuna antolatu dute, udal liburutegian. Ipuin kontaketa honek ahozko transmisioa indartu nahi du familietan, euskaraz. Larunbatean, berriz, txotxongilo tailerra egingo dute, Marta eskulan dendan, 10:30etik 12:30era.
Iganderako, berriz, jolas kooperatiboak eta altxorraren bila jolasa antolatu dute Gabiriako kaleetan. Jolasak 10:00etatik 13:00etara egingo dira.
Herrien arteko topaketa
Goierriko herri txikien arteko txangoa eta topaketa ere antolatu dituzte larunbaterako Hip-Hip Urri! egitasmoaren barruan. Itsasondo, Legorreta eta Gaintzako familiek txangoa egingo dute Aramaraino. Itsasondo eta Legorretakoek elkarrekin topo egingo dute ibilbidearen puntu batean, Aramara batera joateko. Bertan, herriko beste familiekin elkartu eta aramarrek proposatutako jardueretan parte hartuko dute. Irteera ordutegiak ondorengoak izango dira; Gaintzako plazatik 10:30ean aterako dira. Legorretako plazatik ere ordu berean aterako dira. Itsasondotik berriz, 11:00etan.
Norberak etxetik akarritakoarekin bazkalduko dute ondoren. Goierriko txokoez familian gozatzeko aparteko aukera da.