Abian du Kimetzek kontaketa lehiaketaren 24. edizioa Ordizian
Aurten ere antolatu du Ordiziako Kimetz elkarteak kontaketa lehiaketa. 24. edizioa da aurtengoa. Parte hartzeko epea irekita dago, eta apirilaren 17a baino lehen bidali behar dira lanak Ordiziako Barrena kultur etxera.Lehiaketan 18 urtetik gorako edono...
Lehiaketan 18 urtetik gorako edonork parte har dezake. Aurkeztutako lanak orijinalak izan beharko dira eta gaiari dagokionez, librea izango da. Gutxienez, bost eta hamar orri bitartekoa izan beharko da, eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzita egon beharko da.
Lan bakoitzaren hiru kopia entregatu beharko dira. Testuak izengoitiz izenpetuko dira, eta kartazal itxi baten kanpoaldean jarriko da kontaketaren izena eta izengoitia. Kartazal barruan, berriz, egilearen izen abizenak, helbidea eta telefonoa azaldu beharko dira.