Euskal musikari agurra Sydneyn
Egunotan Ozeanian dabiltzan Berri Txarrak taldeko kideei Agurra dantzatu diete hiru dantzari euskaldunek Sydneyko Gure Txoko euskal etxean, tartean bi ordiziarrekBerri Txarrak taldeari esker, euskal musika indartsu iritsi da Ozeaniara azken egunotan. B...
Egunotan Ozeanian dabiltzan Berri Txarrak taldeko kideei Agurra dantzatu diete hiru dantzari euskaldunek Sydneyko Gure Txoko euskal etxean, tartean bi ordiziarrek
Berri Txarrak taldeari esker, euskal musika indartsu iritsi da Ozeaniara azken egunotan. Besteal beste, Sydneyko (Australia) musikazaleen aurrean aurkeztu ditu Infrasoinuak disko berriko abestiak hirukote nafarrak.Alabaina, oholtza gainean ez ezik, Gure Txoko euskal etxearen frontoian ere izan ziren Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre, eta espero ez zuten opari ederra jaso dute bertan. Izan ere, Agurra dantzatu diete Sydneyn bizi diren hiru neska euskaldunek. Horietako bi Ordiziarrak dira; Arrate Arbiza eta Usue Garmendia. Bigarrena, Amets Bide dantza taldeko kidea ere bada. Oihane Agirre izan dute hirugarren dantza laguna.
Sare sozialen indarra
Gaur-gaurkoz sare sozialek duten ahalmena ezin daiteke ezbaian jarri. Eta beste behin ere Facebookek bere indarra eta albisteak hedatzeko azkartasuna erakutsi ditu.
Izan ere, sare sozial horren bidez zabaldu duten bideoan ikus daitekeenez, hiru dantzariak Agurra dantzatu diete Berri Txarrakekoei. Pasaiako herritik kantuaren letra ardatz hartuta, testu honekin partekatu dute bideoa Ordiziako Amets Bidekoek: «Sydneyko plazatik dator notizia, Berri Txarrak izan dela indarrez bizia, agurra dantzatuaz bertan ikusia, kontsolatzeko triste dagoen guztia».
Garmendia Sydneyn ikasten ari da orain lau hilabetetik, eta oraindik harritatuta dago dantzatzen ageri diren bideoak izan duen zabalkundearekin.