'Le samourai' filma, gaur Urretxuko gaztetxean
URRETXU // Urretxuko gaztetxean Zineku zineklub zikloa antolatu dute. Gaur, 22:00etan, Le samourai pelikula frantziarra emango dute. Film horretako protagonista diru truke lan egiten duen hiltzaile bat da. Bere lana bikain egiten du, baina egun batean ...
URRETXU // Urretxuko gaztetxean Zineku zineklub zikloa antolatu dute. Gaur, 22:00etan, Le samourai pelikula frantziarra emango dute. Film horretako protagonista diru truke lan egiten duen hiltzaile bat da. Bere lana bikain egiten du, baina egun batean hanka sartuko du. 1967ko pelikula honetako aktore nagusia Alain Delon frantziarra da. Datorren astean, ordu eta toki berean, Sympathy for lady vengeance pelikula korearra emango dute.