Aitor Elizegi Ordizian izan zen 2001ean gazta berria aurkezten
Aitor Elizegi, Athletic-eko presidente berria, Ordizian izan zen 2001eko apirilaren 18an gazta berria aurkezten, orduan, hori bai, Zamudioko (Bizkaia) Gaminiz jatetxeko sukaldari gisa. Bitxikeri gisa aipatu behar da hurrengo urtean Alaveseko presidente zen Gonzalo Antonek izan zuela artzain gazta berria aurkezteko ohorea.
Irudian Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano eta Pedro Subijanarekin batera ikus daiteke Aitor Elizegi.