Jazz doinuak, barruan zein aire librean
Goierriko Jazzaldiaren bosgarren edizioa atzo hasi zen bazen ere, gaur eta bihar artean izango dira emanaldirik nabarmenenak. Gaur, Ordiziako plazan, Marmara Street Bandek joko du (19:00), eta D’elikatuzen Paul San Martin Duo ariko da (23:00). Bihar, Aramako parkea izango da jazzaldiaren bilgunea. Arratsaldean, 19:30ean, Marcelo Escrich Silent Trio hirukoak jazz klasikoaren doinuak ekarriko ditu, eta 21:30ean, Funky Steps & The Seys Sisters –irudian– kartelburuaren txanda izango da.