Irriargi elkarteak V. Amagandiko Edoskitze Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edoskitzearen inguruko argazkiak jaso nahi dituzte irailaren 11a baino lehen, lehiaketak@irriargi.com posta elektronikoan. Argazkiak jpg formatuan bidali behar dira, p...
Eli Menendez ataundarrak irabazi zuen iazko lehiaketa, argazki honekin.
Irriargi elkarteak V. Amagandiko Edoskitze Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edoskitzearen inguruko argazkiak jaso nahi dituzte irailaren 11a baino lehen,
lehiaketak@irriargi.com posta elektronikoan. Argazkiak jpg formatuan bidali behar dira, parte hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta lehiaketan parte hartzen duen pertsonaren posta elektronikoa adierazita. Facebook bidez ere partekatu daiteke argazkia
Irriargi Elkartea Goierri aipatuz.
18 urtetik gorakoek har dezakete parte. Epaimahaiko kideek eta beraien sendiartekoek ezingo dute saririk jaso. Urriaren 7an egingo da saribanaketa. Alzuri, Fotoetxe eta Meet me in the North argazki dendetako argazkilari banak eta Beasaingo anbulatorioko emagina batek osatuko du epaimahaia. Hiru sari banatuko dituzte: 1. saria, Sabeletik Mundura-n gastatzeko 125 euroko opari balea, 2. saria, Ttiklik Elkargunerako %20ko deskontu balea, eta Goierri Saria, Beasaingo hiru argazki denda horietako batean gastatzeko 100 euroko balea. Goierri Saria eskuratzeko ezinbestekoa da parte hartzailea goierritarra izatea.