Otsailaz geroztik, hilabeteko lehenengo larunbatean bertako produktuen azoka egiten da Beasainen, baserritarren lana balioan jartzeko, garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzeko eta azokaren iraupena bermatzeko helburuarekin. Abuztuko atsedenald...
Otsailaz geroztik, hilabeteko lehenengo larunbatean bertako produktuen azoka egiten da Beasainen, baserritarren lana balioan jartzeko, garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzeko eta azokaren iraupena bermatzeko helburuarekin. Abuztuko atsedenaldiaren ondoren, bihar egingo da zazpigarren azoka plaza azpian (10:00- 14:00).
Eztia eta erlearen mundua gertutik ezagutzeko aukera izango da. 11:00etatik aurrera, orduero, erlezaintza tailerra eskainiko du Gipuzkoako Erlezain Elkarteak. Era berean, eztia eta erlauntzako gainerako produktuak ezagutu eta dastatu ahal izango dira. Haurrei zuzendutako ekintza ere erleari lotutakoa izango da, kandelak egiteko ikastaroa antolatu baitute, 12:00etatik 13:00etara. Azkenik, 13:30ean, azokako produktuez osatutako bi saski zozkatuko dituzte azokan erosketak egindakoen artean.