Finalisten Eguneko mendi irteera egingo dute igandean Garinen
Aizkorri Mendizale Elkarteak asteburuan bukatuko du urteko irteeren egitaraua. Eta egun berezi batekin emango diote bukaera. Izan ere, Garinen egingo dute Finalisten Eguneko irteera. Goiz pasako plana izango da, eta bukaeran, urtean zehar irteera gehie...
Igandeko goizeko 08:30ean abiatuko dira Beasaingo herrigunetik. Murumendira abiatuko dira aurrena; gailurrera iritsitakoan, atsedena hartuko dute, hamaiketakoa eginez. Handik Garin auzora jaitsiko dira eta bertan, aurten hildako mendizaleen aldeko meza egingo dute. Sari banaketa bukatutakoan, 14:00ak aldera, bueltako autobusa hartuko dute.
Parte hartu nahi dutenek, ostiralean eman behar dute izena, 19:00etatik 20:00etara, Aizkorri elkartearen egoitzan. Eguberrietako loteria ere salgai dute.