Ariketa fisikoa egiteko makina gehiago jarri dituzte
GIZARTEA // Barandian plazan ariketa fisikoa egiteko lau makina gehiago jarri ditu Beasaingo Udalak. Oraingoak aterpean jarri dituzte erabiltzaileen eskaerari erantzunez. Honela, ariketa fisikoa kalean egiteko aukera handitu baita eguraldi txarrareki...
GIZARTEA // Barandian plazan ariketa fisikoa egiteko lau makina gehiago jarri ditu Beasaingo Udalak. Oraingoak aterpean jarri dituzte erabiltzaileen eskaerari erantzunez. Honela, ariketa fisikoa kalean egiteko aukera handitu baita eguraldi txarrarekin ere eta zahartze aktiboa bultzatzeko baliabideak herritarren eskura jartzeko helburua betetzen jarraitu nahi du Beasaingo Udalak. 2.834 eurokoa izan da lanen kostua.