Gipuzkoako gaztetxeen topaketa egingo dute martxoan Beasainen
Hiru eguneko jardunaldia antolatu dute martxoaren 16tik 18ra bitartean. 'Autogestioaren borroka, etenik gabeko soka' leloa izango du. Ekitaldi ugari izango daAutogestioaren borroka, etenik gabeko soka goiburupean, Gipuzkoako gaztetxeen topaketak egingo...
Hiru eguneko jardunaldia antolatu dute martxoaren 16tik 18ra bitartean. ‘Autogestioaren borroka, etenik gabeko soka’ leloa izango du. Ekitaldi ugari izango da
Autogestioaren borroka, etenik gabeko soka goiburupean, Gipuzkoako gaztetxeen topaketak egingo dituzte Beasaingo gaztetxean, datorren martxoaren 16an, 17an eta 18an. Euskal Herriko eta atzerriko hainbat proiekturi buruzko solasaldiak, Gaztetxe zein Gazte Asanbladetako antolakuntza ereduen inguruko eztabaidak, ahalmen propioen inguruko tailerrak, kontzertuak eta mobilizazioak izango dira beste hainbat ekimenen artean.
Beasaingo Gaztetxean bertan lotarako lekua egongo da, eta otorduak ere eskainiko dituztela aurreratu dute. «Aukera bikaina beraz, anitzak diren errealitateak konpartitu eta proposamen berriak jasotzeko, eta baita elkar ezagutzeko eta hamaika eztabaida burutzeko ere».
Izan ere, larunbat eguerdian Beasaingo Gaztetxean egin zuten prentsa agerraldian adierazi dutenez, «konfiantza osoz esan dezakegu gazta asanbladak zein gaztetxeak birpentsatzen gabiltzala. Euren hastapenetatik garraiatzen duten kultura mantentzen dugu, noski, baina erronka berrien aurrean aurkitzen gara lekukoa hartzen dugun belaunaldi bakoitza».
Honela, «etenik ez duen soka izatea lorpen handia» delakoan daude, «abiadura bizian dabilen gizarte ereduari erresistentzia komunitarioa artikulatzea ez baita gutxi».
Gazteen esanetan, «gazte asanbladak zein gaztetxeek euren esentzian duten karga positiboa elikatzen gabiltza, aurreko urtean Iruñean eta duela bi urte Oñatin burutu ziren Euskal Herriko topaketak horren seinale direlarik».
Aurten Beasainen, lehenengo aldiz egingo dute Gipuzkoako topaketa.