Irakurmena sustatzeko tailerra antolatu du Udal Euskaltegiak
Beasaingo Udalaren irakurmena sustatzeko kanpainaren barruan, Udal Euskaltegiak irakurketa tailer bat antolatu du martxoan eta apirilean, Georges Simenonen Enigmak liburua oinarri hartuta. Ordubeteko sei saio egingo dituzte 15:00etatik 16:00etara, mart...
Beasaingo Udalaren irakurmena sustatzeko kanpainaren barruan, Udal Euskaltegiak irakurketa tailer bat antolatu du martxoan eta apirilean, Georges Simenonen Enigmak liburua oinarri hartuta. Ordubeteko sei saio egingo dituzte 15:00etatik 16:00etara, martxoaren 7an, 14an eta 21ean, eta apirilaren 11n, 18an eta 25ean. B1 mailako liburua da Enigmak. Beste helburu bat ere badu irakurmen tailerrak: euskaraz hitz egiteko aukera ematea. Izena eman behar da: 943 02 81 00 telefono zenbakian edo euskaltegia@beasain.eus posta elektronikoan.