Loinatz jaietako batzordea eratzeko bilera deitu dute biharko
Loinatz jaietako batzordea eratzeko bilera egingo du Jaietarako Batzordeak bihar, 19:00etan, udaletxeko Kultura Sailean. Parte hartzeko interesa duten guztientzat izango da irekia: «Helburua, herritarren eta herriko elkarteen proposamenak jaso eta Loi...
Loinatz jaietako batzordea eratzeko bilera egingo du Jaietarako Batzordeak bihar, 19:00etan, udaletxeko Kultura Sailean. Parte hartzeko interesa duten guztientzat izango da irekia: «Helburua, herritarren eta herriko elkarteen proposamenak jaso eta Loinatz jaiei beste bultzada bat ematea da».
Gai zerrenda ondorengoa da: 2018ko Loinatz Jaietako programazioa; herriko eragileen parte hartzea festetako ekintzetan; 2018ko ekintzen eta festa guneen proposamenak; eta bestelakoak.