'Miss Karaoke' lana antzeztuko dute gaur Usurbe Antzokian
Aurtengo Antzerki Garaiko Beasaingo azkeneko antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, 22:15ean, Usurbe Antzokian: Metrokoadroka taldearen Miss Karaoke antzezlana. Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Iñaki Ziar...
«Miss Karaokek abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?».
Era berean, «Zerk definitzen zaitu?», «Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?» motako galderei erantzuna bilatzen saiatuko da Miss Karaoke, «bere barne ahotsekin talkan». Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena lan honen taularatzean.
Azkena, Ordizian
Antzerki Garaiko azken saioa datorren ostiralean izango da, Ordizian: Ez dok hiru.