Sutea Oriamendi kaleko garaje batean
Oriamendi kaleko 42. zenbakiko garaje batean sutea piztu zen atzo eguerdian, 12:00ak aldean, garajean piztuta zegoen kandela batek eraginda. Legazpiko suhiltzaileak 12:30a aldera iritsi ziren. Ordurako garajea kiskalita zegoen eta lehenengo solairura ...
Oriamendi kaleko 42. zenbakiko garaje batean sutea piztu zen atzo eguerdian, 12:00ak aldean, garajean piztuta zegoen kandela batek eraginda. Legazpiko suhiltzaileak 12:30a aldera iritsi ziren. Ordurako garajea kiskalita zegoen eta lehenengo solairura iristen zen sua. Bizilagun gehienak etxetik kanpo zeuden une horretan, dena den bizilagunen bati lagundu behar izan zioten etxetik jaisten.