Jose Miguel Arranzek irabazi du Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren 17. edizioan. Bigarren saria Carlos Espigarentzat izan da eta hirugarrena, Ricardo Azkargortarentzat. Herriko margolarien artean Carmen Cares izan da irabazlea, eta bigarren postuan Ait...
Jose Miguel Arranzek irabazi du Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren 17. edizioan. Bigarren saria Carlos Espigarentzat izan da eta hirugarrena, Ricardo Azkargortarentzat. Herriko margolarien artean Carmen Cares izan da irabazlea, eta bigarren postuan Aitor Merchan gelditu da. Akzesita, bestalde, Raimundo Argosek eskuratu du. Gazteen mailan, Haizea Milan lazkaotarra izan da garailea, eta herriko margolanik onenaren saria Beñat Mujikarena. Lehiaketara aurkeztutako lan guztien erakusketa ikusgai dago Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan, hilaren 28ra arte.