Bareak elkarteak Opari Txartelak salduko ditu 40 euroan, 50 euro gastatzeko
Gabonak iristear dira eta Beasaingo merkatari elkarteak Opari Txartelak merkaturatuko ditu. Bareaken esanetan, Opari Txartelak 40 euroko prezioa du, baina 50 euroko erosketak egiteko aukera ematen du. Hau da, bono hauek erosita, bezeroek 10 euroko opar...
Gabonak iristear dira eta Beasaingo merkatari elkarteak Opari Txartelak merkaturatuko ditu. Bareaken esanetan, Opari Txartelak 40 euroko prezioa du, baina 50 euroko erosketak egiteko aukera ematen du. Hau da, bono hauek erosita, bezeroek 10 euroko oparia jasoko dute». Opari Txartelak Bareak-eko bazkide diren dendetan trukatu daitezke, urtarrilaren 5era bitartean. Bareaken bulegoan (Zaldizurreta, 5) egongo dira salgai izakinak agortu arte. Gaur, 08:30etatik 14:00etara eta 16:30etik 17:30era egongo da bulegoa irekita.