EH Bildu aurrekontuen aurka azaldu da, «pazientzia agortu» zaielako
EH Bilduko sei zinegotziek aurrekontuaren aurka bozkatu zuten, «mesfidantzagatik eta pazientzia agortu zaigulako». Aitor Labururen esanetan, «legealdi osoa daramagu udal gobernuaren errespetu faltak jasaten». Honela, «gobernura iritsi» eta lehene...
Udaleko 11 batzordeak «deuseztatzea» ere salatu dute, «tramite hutsa diren hiru azpi bilera sortu dituzte, gaiak lasai lantzeko inolako fororik gabe. Oposizioa desagertu arazi nahian». Horrekin batera, «legealdi galdu bat izan dela» gaineratu dute, «beraien programan esandakotik ezer ere ez dute aurrera eraman eta berdin legealdian zehar egindako proposamen desberdinekin. Bonberia, bertako zubia, Olaran, Dolarea parkea, zinea, mugikortasuna…». Horregatik, «guk ez dugu kudeaketa txarraren konplize izan nahi».
Igartzako kudeaketaren esleipenaren inguruko auziak ere izan du zerikusia EH Bilduren ezezkoan: «EH Bilduren abstentzioarekin, Igartza multzoaren kudeaketa eramateko esleipena egin zuen udalak, ekaineko plenoan, eta Aldabe enpresari esleitu zitzaion. Lau hilabete ondoren jakin dugu, errekurtso bat dela medio, esleipena geldituta dagoela. Errekurtsoaren epaia urrian izan bazen, zergatik ez digute ezer esan orain arte?».
Ezkutuan ibiltzea leporatu diete: «Zergatik biltzen da udal gobernua errekurtsoa jarri duen enpresarekin astero ezkutuan? Ezkutuan ibilita zer lortu nahi du? Udal gobernuak zergatik ez ditu herriaren interesak defendatzen eta bai enpresa pribatu batenak? Zergatik erabakitzen da lehiaketarekin aurrera jarraitzea udal idazkariaren irizpidearen kontra? Guk argi daukagu Igartza monumentu multzoaren kudeaketa publifikatzeko bideari ekin behar diogula».