Gaur Igartzan, bizikidetza lantzeko 'Bizimiñak' antzezlana
Bizikidetza eta Memoria taldeak antolatuta, gaur, Bizimiñak antzerki, arte eta musika emanaldia eskainiko du Itzel konpainiak 19:00etan, Igartzako jauregian. Itziar Eliasek, Maddi Iratzokik (marrazkilaria), Dani Iratzokik (musikaria) eta Onintza Enbei...
Bizikidetza eta Memoria taldeak antolatuta, gaur, Bizimiñak antzerki, arte eta musika emanaldia eskainiko du Itzel konpainiak 19:00etan, Igartzako jauregian. Itziar Eliasek, Maddi Iratzokik (marrazkilaria), Dani Iratzokik (musikaria) eta Onintza Enbeitak, kultur esparru ezberdinez baliaturik, «mina eta honen bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu, marraztu nahi dugu, abestu nahi dugu. Mina denok baitugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat besterik ez, gure historia guk kontatzeko beharra».
Ikus-entzunezkoa
Bizikidetza eta Memoriarekin jarraituz, hilaren 11n, 19:00etan, S(u/a)minetik bakera ikus-entzunezkoa eskainiko dute Igartzako jauregian. Patxi Lurrak idatzia eta zuzendua da, Mu-doh-ren musikarekin. Narratzaileak, berriz, Ana Galarraga eta Imanol Epelde dira.