Euskadiko Bola Txapelketa bihar Gabirian jokatuko dute 56 bolarik
Bola jokoaren Euskal Herriko txapelketa gorena Gabirian jokatuko da, bihar. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako federazioaren Euskadiko Txapelketa Alkainburu bolatokian lehiatuko dute, bihar 08:00etatik 14:00etara. Gabiriako Bolari Taldeak eta Osinalde elkart...
Hiru herrialdeetako lehiaketa ofizialetatik sailkatutako bolariek soilik parte hartu ahal izango dute, bakoitzetik 18: 15 gizon eta hiru emakume. Iazko bi txapeldunek ere badute eskubidea (arabarrak biak). Beraz, guztira 56 bolari izango dira.
Bolatokia bihar 07:00etan zabalduko dute, azken entrenamenduak egiteko —jende asko dabil azken egunotan Gabirian, probatzen—, eta lehiaketa 08:00etan hasiko da.
Bolari bakoitzak 12 bola botako ditu guztira, probakorik gabe. Bi txanda izango dira, sei tiraldi aldiko. Ez da etenaldirik egingo.
Bederatzi goierritar
Gipuzkoako 18 bolarien artean, 9 goierritarrak dira: zazpi gizon eta bi emakume. Goizean, Erbie elkartean gosariak emango dituzte (09:30-13:00). Trikitilariak eta bertsolariak ere ibiliko dira. Bazkaria Osinalde elkartean izango da (14:30). Euskadiko txapeldunen sariak bazkal ondoren emango dizkiete.