Gabiriako udalekuan 30 haur eta hiru begirale dabiltza
GABIRIA // Uztailaren 21era arte, lau asteko udaleku irekia ari dira egiten Gabirian. Ekainaren 26an hasi ziren, goizetan, 09:00etatik 12:30a arte. 30 haur joaten dira, eta hiru begirale arduratzen dira haiekin jolasak, eskulanak eta irteerak egiteaz. ...
GABIRIA // Uztailaren 21era arte, lau asteko udaleku irekia ari dira egiten Gabirian. Ekainaren 26an hasi ziren, goizetan, 09:00etatik 12:30a arte. 30 haur joaten dira, eta hiru begirale arduratzen dira haiekin jolasak, eskulanak eta irteerak egiteaz. Hiru taldetan daude banatuta, adin mailaka bereizita. Aurtengo udako txangoa, kanpora, Garaioko urtegira (Araba) egingo dute.