Gabiriako mediku kontsulta itxita, zenbait egunetan
GABIRIA // Osakidetzaren mediku kontsultan zenbait egunetan ez du medikuak zerbitzurik emango, Gabirian. Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 8an, 11n eta 12an ez du kontsultarik pasatuko herriko sendagileak. Aurreko astelehenean ere itxita egon zen, et...
GABIRIA // Osakidetzaren mediku kontsultan zenbait egunetan ez du medikuak zerbitzurik emango, Gabirian. Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 8an, 11n eta 12an ez du kontsultarik pasatuko herriko sendagileak. Aurreko astelehenean ere itxita egon zen, eta maiatzean zehar ere bai beste egun batzuetan. Adierazitako egunetatik aparte, beste guztietan irekita egongo da Gabiriako kontsulta.