Ostatu aurrean aparkatzeko debekua seinaleekin jarri dute
GABIRIA // Gabiriako Ostatuaren eta eskolaren arteko errepidean autorik ezin dela utzi adierazteko, lurrean marra horiak margotu ditu Gabiriako Udalak. Bi larunbatetan ipini dituzte lurreko seinaleak eta hormako kartelak, auzolanean. Eskola aldetik mar...
GABIRIA // Gabiriako Ostatuaren eta eskolaren arteko errepidean autorik ezin dela utzi adierazteko, lurrean marra horiak margotu ditu Gabiriako Udalak. Bi larunbatetan ipini dituzte lurreko seinaleak eta hormako kartelak, auzolanean. Eskola aldetik marra jarraitua ipini dute, eta kultur etxe aldetik etena. Eskola ertzetik udaletxe kantoiraino dago aparkatzeko debekua, lorontzi tarteetan ere bai.