Garbiketa , ezinduentzat ohea eta eskolako obrak, udaleko gai
Gabiriako Udalak hainbat gai ditu esku artean, udako etenaldiaren aurretik. Batetik, udalaren eraikin publikoak eta lokalak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa-deialdia egin du. Kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, eta beste urte bat lu...
Bestetik, Balentzategi herri eskola barruan berrikuntza lanak egin ditu udalak. Beheko bi gelen arteko horma bota, eta beirate handia jarri dute, haur txikien atsedenerako gunea beste aldetik behatzeko. Hormak margotu, eta argiteria led sistemara aldatu dute, bide batez.
Ohe artikulatua eta garabia
Aste honetan, ohe artikulatua eta pertsonak mugitzeko garabi bat erosi dituela ere jakinarazi du udalak. Etxean, ezinduen mugikortasunerako erabilgarri izango dituzte herritarrek.
«Aldundian egin daiteke doako eskaera, baina berehalakoa balitz behar hori, eta aldundiak egun batzuk pasatzen dituenez bidaltzen, udaletxean daude bitartean erabili ahal izateko», adierazi du udalak.
Gabirian erroldatuta egon behar da eskaera egiteko, eta gizarte langileari eskatu behar zaizkio, udaletxean.
Frontoiazpi kalean, euri-uren isurbide berria egiten ari dira.